Instalazinoak
Mungiako Udaletxearen barruan dago.
Danak BAT taldeak bere partida guztiak jokatuko dauz herriko Udal Pilotalekuan..
Mungiako Udaletxearen barruan dago, Trobika kaleko 1. zenbakian, 1929an eraikitako frontoi hau Frontoi Monumental gisa katalogauta dago Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak egindako inbentarioan, bere ekarpen urbanistikoaren eta soziokulturalaren arabera. 1942an berreregi eben, 1962an eta 1982an erabarritu eta 2009an barritu.
Joko-esparruaren ezaugarriak honeek dira: 50 metroko luzera, 10 metroko zabalera eta 10 metroko altuera. Materialei dagokienez, frontoia harrizkoa da eta hormak zarpiatuta eta urdinez margotuta dagoz. Zorua asfalto urtukoa da, eta harmailak hormigoizkoak dira, banakako jesarlekuekin. Estalgia metalezko zertxen ganeko sandwich panelez osotuta dago. Pelotalekuaren eukiera 602 ikuslekoa da.
Informauta eukiko zaitugu
Harpidetu!