Danak BAT Peña Pilotazaleak akordio bat lortu eban bertako futbol klubagaz, Udalak apur bat behartu zuena, 12 urtez geldirik egon zan futbol talderako bazkideak erakartzeko eta aitatutako kluba suspertzen laguntzeko.
El Club
Klubaren historia
Fundazioa
50eko hamarkadan, Mungiako txapelketako antolatzaileek euren jarduera pelotistikoak aurrera eroateko ebezan zailtasunak zirala eta, partidu egunetan sarreren zenbatekoa beste sarrerarik ez egoanez, eta, beraz, parte hartu eben pelotarien borondate ona eta enpresa eta denda batzuen laguntza behar ziranez urteko aurrekontua bete ahal izateko, eta urtero antolakuntzan boluntarioen kopurua murrizten joan zala kontuan hartuta, bertako kideei herriko pelotariek euren sarrera eta protagonismoa izango eben alkarte bat sortzeko beharra pentsarazo eutsen, eta horri esker, 1960ko urrian, Peña Pelotazale “DANAK BAT” izeneko alkarte barria sortzea erabagi zan..
“Danak Bat” erakundearen sorrerako zuzentaraua
Zutunik: Roman Bilbao, Iñaki Larrinaga, J.M. Arregi, J. de Orueta (Hierro egunkaria), Imanol Lopategi, Martin Iturregi (Kirol zinegotzia), Jose M. Urkiaga eta Jaime Bilbao. Makurtuta: Jesús Larrinaga, Jose Urrutia, Jose Luis L. Landa, Serafín Muruaga, Andoni Bilbao eta Lorenzo Uriarte. Martin Garcia falta da.
Danak BAT Peña Pilotazalea sortu zenetik gaur arte, Mungian klubaren eta pelotaren alde lan egin daben persona ugari igaro dira. Horien artean, DANAK BATek izan dauzan eta dauzan presidenteak aitatu gura doguz:
- Imanol Lopategi
- Pedro Oleaga
- Javier Enzunza
- Javier Elorrieta
- Jose Urrutia Amezaga
- Josu Zabala
- Jose Ramon Pildain
- Jose Mª Goikoetxea
- Iñigo Giménez
- Ager Urrutia
(Gaur egun)
Eta DANAK BATek izan dauzan eta dauzan zuzendari guztien izenean, asko baitira eta ezingo genituzkeelako danak izentau, J. A. Ojinaga nabarmentzen dogu proiektu handi honek funtzinona eian egin eban lanagaitik.
Urte hauetan guztietan klubeko zuzendaritzan parte hartu dauen jente guztiagaz txapelketa asko antolatu doguz, halan zelan, Mungiako Txapelketa, Haur Mailako Txapelketa, Gizarte Mailako Txapelketa, Pala Laburreko eta Larruzko Paletako Txapelketa, Tximista Txapelketa, Open MGB txapelketa eta txapelketa ofizial guztietan parte hartu dogu, halan zelan Kluben Bizkaiko Txapelketa, Kluben Euskal Herrikoa, Udaberri Txapelketa, Herriarteko Txapelketa hainbat modalitatetan.
Horrez gan, Euskal Herri osoan eta Iberiar Penintsulan parte hartu dogun txapelketa pribadu guztiak gehitu behar dira.
Urte guzti hauetatik hainbat gertaera nabarmendu gura doguz, mota guztietakoak, eta harro sentiduten gara:
FVP, Udala eta DANAK BATen arteko akordio baten ondoren, Mungiako Pilota Eskola sortu zan, Bizkaiko lehenengoa be izan zana. Urte berean, Espainiako Pilota Federazioak DANAK BATi emon eutsan Pilotazale Lagunarterik onenaren saria.
Danak BAT Saria Bizkaiko klub antolatzaile onenari.
Gure klubaren URREZKO ezteguen ospakizuna (50. urteurrena).
Aitatzekoa da, halaber, 2002ko San Pedro jaietako pregoia Peña Pelotazaleko lehendakariak irakurri ebala, Mungiako Txirrindulari Elkarteko eta Mungiako Abesbatzako ordezkariekin batera, erakunde horreek be 50 urte beteten baitzituzten.
Udalagaz alkarlanean aritu ginan 2009ko obren ondoren udal frontoia barriz inauguretako.
Sukalki EGUNA antolatu zan, 50. urteurrena ospatzeko.
Sukalki EGUNA antolatuko dogu barriro.
Informauta eukiko zaitugu
Harpidetu!