Actualidad
LXX. MUNGIA Txapelketa: 6. jardunaldiko emaitzak

Gaur goizean “LXX. MUNGIA Txapelketa”-ko seigarren jardunaldia egin da, eta emaitzak hauek izan dira:
Lehen partidua, Emakumeak:
22 MARTINEZ-LAMADRID (CP Bidebieta-Txumuluxueta) / SORONDO-REY (Alde Zaharra KE) 18
Oso partidu ona. Gipuzkoarrak aurretik hasi dira 1-8-ko partzialarekin, Sorondo trebe eta Rey sendo batekin. Hortik aurrera, Martinez, iazko txapelduna, atzeko koadrotara aldatu eta partidaren ekimena guztiz aldatu dau. Atzeko koadrotatik aurrelari lanak egin eta partidua guztiz nahasi dau. Lamadrid ere hobe aurrean, bere boterea baliatuz.
Bigarren partidua, Gazteak:
16 MANDALUNIZ-GOTI (Lagun Onak PE) / UNANUE-LANDA (Abantzu KE-SP Murumendi) 22
Partidu kaxkarra. Hutsegite gehiegi lehenengo partidu erdirarte. Gotiren sendotasunak atzeko koadrotan eutsi dio partiduari momento horretararte. Hortik aurrera, Unanueren abiadurak partida hautsi du. Landa sendo atzeko koadrotan.
Hirugarren partidua, Gazteak:
22 UGALDE-PEREA (Arkupe Sustabiz KE) / OLZA-AZPEITIA (CD Oberena-CD Hernani) EA
Urdinak ez ziren aurkeztu.
Informauta eukiko zaitugu
Harpidetu!