Mungia txapelketa

Mungiako Txapelketaren historiaa

Zelan sortu zan txapelketa?

1952an, 5.200 biztanle ebazan Mungiara bialdu eben, Jose Mª Arregui abadea, garai hatan Ekintza Katolikoa zeritzona bultzatzeko zeregin nagusiagaz. Oso gizon saiatua izan zan bere ideietan, eta iritsi zan urte berean egin eban bere lehen ekimen handia, eskualde mailako pelota txapelketa bat.
Horretarako, laguntzaile gazte ugari ebazan, eta guztien artean, garai hatan nagusi ziran ohituretara egokitu ziran gazteak apur bat mugiaraztea zan asmoa.
Mobilizazio horretan lagundu neban, halaber, apur bat lehenago, 1951ko irailean, Mungian lehen fabrika jarri izana, Artetxek beti ezagutu izan dauena, eta haren sortzaile Aurelio Artetxe jauna, hilebete batzuk geroago, Lan Parrokia Eskolaren sorreraren bultzatzaile nagusia izatea, gaur egun Lanbide Heziketako Eskola denaren hasiera.
Hau guztia hizpidera ekarriko dogu, hasieratik bi personaien artean, Jose Mª eta Aurelio jaunen artean, izan zan lotura estuagaitik, urte haietako pelotaren benetako mezenas bihurtu baitzuten. Jose Luis Lopez Landa, garai hatan oso ezaguna zana, eta A. Bilbao, aurrerago aitatuko doguzan kolaboratzailakaz batera, lehen txapelketak antolatzeko arduradunak izan ziran.

Noiz jokatu zan LEHEN TXAPELKETA?

Hasiera zaila izan zan, I. TXAPELKETAri buruz dagoen eta 1952-09-16ko EL CORREO egunkarian agirtzen dan lehen albiste idatziak erakusten dauen lez. Egunkari honetako pelota kronikariak, “Aitona” -k, pelotazale sutsu batek bere herrian pelota txapelketa bat antolatzeko aurkitzen ebazan zailtasunak kontetan ditu.

Garai haretan oso ohitura sustraitua zan Mungian, hamaika t ‘erdiko mezara joatea eta, ondoren, “Zuriak” edo “txikiteoa”. Antolatzaileek partidak eguerdiko 12etan egiteko asmoa ebenez, alkateak hasiera batean baimena emotearen aurka egin eban, horrek herriko tabernei eragingo liekeen kaltea argudiatuz.

Halan be, azkenean akordio batera iritsi ziran eta I. Txapelketaren lehen emoitzak aitatutako egunkarian agirtzen ziran, 1953-02-22an, eta erregularrak izango ziran, azken jardunaldietara arte. Hori egiaztetan dauen dokumentu idatzirik aurkitu ez dogun arren, aurreko datuak kontuan hartuta, I. ESKUALDEKO TXAPELKETAren hasierako data 1952ko gabonilaren 21aren inguruan ezar daikegu.

Eskualdeko I. TXAPELKETA, 1952ko gabonilaren 21aren inguruan.

 

Ikusi emaitzen historia