Pelota eskola
Egoitz Ojinaga klubeko zuzendari eta kirol arduradunak zuzentzen dauen Mungiako pelota eskola 8-14 urte bitarteko haurrentzat da batez be (Eskola Kirola).
Eskola bi modalitatetan banatzen da: eskua eta pala.
Izen-ematea
Ahal dala irailean egingo da, baina urtean zehar be egin daiteke.
Kostua: ez dau hileko kosturik. Jokalariek izena emoteko baldintza da jokalariak, aitak/amak edo tutoreak Danak Bat Klubeko bazkide izan behar dabela.
Entrenamentuen ordutegiak
Kategorien, modalitateen eta haurraren mailaren arabera, astelehenetik barikura egiten dira, 16: 00etatik 19: 00etara.
Eskola-aldian zehar, eskolako kideek txapelketa eta ligaxka desbardinetan parte hartzen dabe beste pelota-eskola edo klub batzugaz.
Informazino gehiago behar izanez gero, bialdu e-maila helbide honetara: mungiakopilotaeskola@danakbatpilota.com
Informauta eukiko zaitugu
Harpidetu!