2021-05-29 Emaitzak

30 mayo 2021

 

Ostiralean Bizkaia Cup txapelketako partidak izan genituen. Mungian eskuko pilotari gazteek erraz gainditu zuten Santurtziko Itsasalde kluba (22-4). Jarraian, gomazko paletako pilotari nagusiek 25-19 irabazi zioten Bakioko Alaitasuna klubeari partida estuago batean, beraz, bi garaipen lortu zituzten etxean.

Mungiatik kanpo jokatutako partidetan, aldiz, porrotak izan ziren. Loiun, nagusi mailan jokatzen duten kadeteek 35-30 galdu zuten Irtxan klubaren aurka. Eskuz aritzen diren nagusiek 22-8 galdu zuten Zornotzan Lagun Onak klubaren aurka.

Larunbatean Mungian bi partida izan genituen. Lehenengoan, Larrabetzuko Olarreta klubaren aurka pala motzean, gure pilotariek 40-29 galdu zuten, eta bigarrenean, Zallako klubaren aurka larruzko paletan, 35-31 irabazi genuen.

Arratsaldean, Arabako lurraldera joan ginen Euskadiko Kluben arteko Txapelketako gomazko paletako partida jokatzera. Gasteizen izan zen Errekaleor klubaren aurka, etorkizunari begira partida garrantzitsua. Bertan, gure pilotariek asko sufritu zuten irabazteko, txapelketako finalerdiak ziurtatuz, eta Mungian azken partida irabaziz gero, finalerako sailkapen automatikoa lortuko dute.

Maiatzak 28-29


El viernes tuvimos partidos del torneo Bizkaia Cup. En Mungia los pelotaris juveniles de mano vencieron con facilidad (22-4) al club Itsasalde de Santurtzi. A continuación, los pelotaris senior de paleta goma ganaron en un partido más ajustado al club Alaitasuna de Bakio por 25-19, por lo tanto, dos victorias en casa.

Por el contrario, en los partidos jugados fuera de Mungia fueron derrotas. En Loiu, los pelotaris cadetes que juegan en la categoría senior perdieron 35-30 al enfrentarse al club local Irtxan. A su vez, los senior de mano perdieron 22-8 en Zornotza contra el club Lagun Onak.

El sábado en Mungia tuvimos dos partidos. En el primero, a pala corta contra el club Olarreta de Larrabetzu, nuestros pelotaris perdieron 40-29, y en el segundo, a paleta cuero contra el club de Zalla, ganamos en un partido ajustado por 35-31.

Ya por la tarde, fuimos a tierras alavesas para disputar el partido de paleta goma del Campeonato de Euskadi de Clubs. Fue en Gasteiz contra el club Errekaleor, un partido importante de cara al futuro. En él nuestros pelotaris sufrieron mucho para ganar, asegurándose las semifinales del campeonato, y en caso de ganar el último partido en Mungia, conseguirán la clasificación automática a la final.

Maiatzak 28-29