2022-10-02 Asteburuko Emaitzak

2 octubre 2022

 

Jardunaldi bat gehiago Bizkaiko Kluben arteko Txapelketan, non emaitzak gazi-gozoak izan diren.

Nota negatiboa eskuz binakako pilotariek jarri dute, jokatutako sei partidetatik bakarra irabazi baitute. Garaipena senior mailako laugarren mailako bikoteak lortu zuen Santurtziko Itsasalderi 22-9 irabazita. Porrotetan, lehen mailan, jardunaldi bikoitza izan zuten, eta 22-7 galdu zuten Portugaleteko Izarra klubaren eta Durangoko klubaren aurka. Bigarren mailan 22-4 galdu dute Lemoaren aurka. Gazteetan, garaipena lortzeko borrokan jarraitzen dute, baina 22-20 galdu zuten Zaldibarko Zaldua klubaren aurka. Eta, azkenik, kadeteek euren lehen partida jokatu zuten aurreko jardunaldietako arazoen ondoren Zeanuriko Joko Alai klubaren aurka 22-12 galdu zutelarik.

Larruzko paletan, bi garaipen eta bi porrot lortu ziren. Porrotak, kadete-jubeniletan 35-21 Sestaoko Lagun Artea klubaren aurka eta senior hirugarrenean 35-31 Arminza klubaren aurka. Sestaoko Lagun Artea klubaren aurka lortutako garaipenak: 35-24 senior lehenengoan eta 35-21 Gatikako Artepe klubaren aurka senior hirugarrenean.

Asteburuko alde positiboa paleta gomazko garaipenak izan dira, lehen mailan Larrabetzuko Olarreta klubaren eta Bermeoko Artza klubaren aurka, 25-15 eta 25-10, hurrenez hurren. Bigarren mailan Gatikako Artepe klubari 25-15 eta hirugarren mailan Zierbenako klubari 25-22.

Urriak 2

 


 

Una jornada más en el Campeonato de Bizkaia de Clubes donde los resultados han sido agridulces.

La nota negativa lo han puesto los pelotaris de manos parejas, ya que de los seis partidos disputados solo han podido ganar uno de ellos. La victoria lo consiguió la pareja de senior cuarta categoría por 22-9 a el Itsasalde de Santurtzi. En las derrotas, en primera categoría tuvieron doble jornada, cayendo por 22-7 en ambos contra el club Izarra de Portugalete y el club de Durango. En segunda categoría derrota por 22-4 contra Lemoa. En juveniles, estos siguen peleando por la victoria, pero cayeron por un ajustado 22-20 contra el club Zaldua de Zaldibar. Y, por último, los cadete jugaron su primer partido después de los problemas de las anteriores jornadas para caer por 22-12 contra el club Joko Alai de Zeanuri.

En paleta cuero, se consiguió dos victorias y dos derrotas. Las derrotas, en cadete-juvenil por 35-21 contra el club Lagun Artea de Sestao y en senior tercera por 35-31 contra el club de Arminza. Las victorias contra el club Lagun Artea de Sestao por 35-24 en senior primera y por 35-21 al club Artepe de Gatika en senior tercera.

El lado positivo del fin de semana el pleno de victorias en paleta goma, en primera categoría al club Olarreta de Larrabetzu y al club Artza de Bermeo, por 25-15 y 25-10 respectivamente. En segunda categoría al club Artepe de Gatika por 25-15 y, en tercera categoría por 25-22 al club de Zierbena.

Urriak 2