2022-10-16 Asteburuko Emaitzak

16 octubre 2022

 

Bizkaiko Kluben arteko Txapelketaren jardunaldi berria, aurrekoen ildo beretik jarraituz eta eskolarteko pilotarien lehen jardunaldia.

Berriro hasiko gara larruzko paletarekin, azken fasean baitago. Hirugarren mailan final-zortzirenak jokatzen genituen, Zallako klubaren aurka Zallan eta Armintzako klubaren aurka Mungian. Bi bikoteen porrotak, Zallan 35-27 eta etxean 35-34. Bestalde, lehen mailako bikoteak final-laurdenak jokatzen zituen, Sopelako Kurene taldearen aurka Mungian. Hauek poztu egin gintuzten euren partida 35-25 garaituz, ez arazorik gabe, beraz hurrengo astean finalerdiak jokatuko dituzte. Kadeteen eta gazteen mailan, non ligaxkan dauden, 35-28 galdu genuen Larrabetzuko Olarreta klubaren aurka, baina aurreko astean baino itxura hobea emanez.

Gomazko paletan, lehen mailako bikoteen garaipena Larrabetzuko Olarreta eta Zierbenakoaren aurka, 25-20 eta 25-8ko emaitzarekin, hurrenez hurren. Bigarren mailan 25-6 galdu zuen Zierbenako taldearen aurka, baina 70 minutu eman zituzten jokatzen. Eta, azkenik, hirugarren mailako bikoteak 25-21 irabazi zuen Elorrioko Hori Hori klubera egindako bisitan.

Eskuz binaka, gauzek berdin jarraitzen dute. Galdakaoko Adiskide klubaren aurka laugarren mailako bikoteak 22-10 irabazi izanak bakarrik salbatzen du klubaren ohorea modalitate honetan. Besteak galtzaile atera ziren. Lehen mailan Zeanuriko Joko Alai klubaren aurka 22-13 eta jubeniletan Munitibarko Lea klubaren aurka 22-5.

Bukatzeko, ikasleek lehen partida ofizialak jokatu zituzten. Garaipena benjaminetan eta infantiletan, D eta porrota B alebinetan. Garrantzitsuena ez dira garaipenak, neska-mutilek pilotan gozatzea eta jokatzen jarraitzea baizik.

Urriak 16

 


Nueva jornada del Campeonato de Bizkaia de Clubes, donde seguimos en la misma línea que las anteriores y, primera jornada de los pelotaris escolares.

Comenzaremos nuevamente con la paleta cuero, ya que se encuentra en la fase final. En tercera categoría jugábamos los octavos de final, contra el club de Zalla en Zalla y el club de Arminza en Mungia. Derrotas de ambas parejas, en Zalla por 35-27 y en casa 35-34. Por su parte, la pareja de primera categoría jugaba los cuartos de final, donde lo hacia contra el club Kurene de Sopela en Mungia. Estos nos dieron una alegría venciendo su partido por 35-25, no sin problemas, por lo que la siguiente semana disputaran las semifinales. En la categoría de cadete-juvenil, donde se encuentran en liguilla, perdimos 35-28 contra el club Olarreta de Larrabetzu, pero dando una mejor imagen que la semana pasada.

En paleta goma, victoria de las parejas de primera categoría contra los clubes Olarreta de Larrabetzu y el de Zierbena, por 25-20 y 25-8 respectivamente. En segunda categoría se perdió contra el club de Zierbena por 25-6, pero hay que comentar que estuvieron 70 minutos jugando. Y, por último, la pareja de tercera categoría gano 25-21 en su visita al club Hori Hori de Elorrio.

En mano parejas, las cosas continúan igual. Solo la victoria de la pareja de cuarta categoría por 22-10 contra el club Adiskide de Galdakao salva el honor del club en esta modalidad. Los demás salieron derrotadas. En primera categoría contra el club Joko Alai de Zeanuri por 22-13 y en juveniles contra el club Lea de Munitibar por 22-5.

Para terminar, los escolares jugaron sus primeros partidos oficiales. Victoria en la categoría de benjamines e infantiles “D” y, en alevines “B” derrota. Lo importante no son las victorias, sino que los chavales disfruten y sigan jugando a pelota.

Urriak 16