2024-06-02 Asteburuko emaitzak

3 junio 2024

 

Asteburua sabore gazi-gozoagaz, partida gitxi genduzan arren oso garrantzitsua baitziren.

Zapatuan final bat eta bi finalerdi genduzan, eta galdu egin genduan. Kadete-gazte mailako paleta narruzko finalean gure pelotari gazteek 35-10 galdu eben Bakioko Alaitasuna klubaren aurka. Emaitza handia baina gureek ez eben partida ona jokatu urduritasuna zala eta. Finalerdiak 4 t´erdikoak ziran senior mailan. Gure pelotariek Leioako Hartzak klubaren eta Sopelako Kurene klubaren aurka galdu eben, 22-14 eta 22-19 hurrenez hurren. Pena da, baina lanean jarraitzea besterik ez da geratzen.

Domekan geratzen zan Herriarteko Erreminta Txapelketa, non Arminza herria bisitetan genduan. Bisita gogorra gure pelotarientzat, baina poza emon euskuen. Kadeteen narruzko paletan 30-4 irabazten zan, gazteen narruzko paletan 35-28 galtzen zan eta pala motzeko seniorrek 40-34 irabazten eben. Garaipen honegaz (2-1), finalerdietara sailkatzeko aukera gehiago doguz.

Ekainak 1-2 emaitzak

 


Fin de semana con sabor agridulce, dado que, aunque teníamos pocos partidos eran muy importantes.

El sábado teníamos una final y dos semifinales, los cuales perdimos. En la final de paleta cuero en categoría cadete-juvenil nuestros jóvenes pelotaris perdieron por 35-10 contra el club Alaitasuna de Bakio. Un resultado abultado pero los nuestros no jugaron un buen partido debido a los nervios. Las semifinales eran del 4 ½ en categoría senior. Nuestros pelotaris perdieron contra el club Hartzak de Leioa y el club Kurene de Sopela, por 22-14 y 22-19 respectivamente. Una pena, pero solo queda seguir trabajando.

El domingo quedaba el Torneo Interpueblos de Herramienta, en el cual, visitábamos la localidad de Arminza. Visita dura para nuestros pelotaris, pero nos dieron una alegría. En paleta cuero cadete se ganaba 30-4, en paleta cuero juvenil se perdía por 35-28 y, los senior a pala corta ganaban 40-34. Con esta victoria por 2-1, tenemos mas opciones de clasificarnos a semifinales.

Ekainak 1-2 emaitzak