Asteburuko emaitzak 2021-05-16

17 mayo 2021

 

Partidaz beteriko asteburua amaitu dugu, gomazko paletako bigarren mailako finalaz gain, jarraian azalduko dizkizuegun txapelketei buruz.

Lehenik eta behin, Herriarteko Txapelketarekin hasiko gara, non Galdakaok kanporatu egin gintuen, 4-2, zenbaketa orokorrean. Ostiralean Galdakaon jokatutako partidetan, kadeteek berriro irabazi zuten, oraingoan 22-11. Gazteetan eta nagusietan berriro galdu zen, 22-9 eta 22-1, hurrenez hurren.

Bestalde, Euskadiko Kluben arteko Txapelketan partidak izan genituen Mungian larunbat goizean. Larruzko paletako bikoteak Zierbenako Galipa klubaren aurka jokatu zuen, eta 35-26 irabazi zion, txapelketako hurrengo fasera sailkatzeko itxaropen guztiak mantenduz. Bestalde, gomazko paletako bikoteak Arabako Amurrioko taldearen aurka jokatu zuen, 25-19 irabaziz. Partida honekin, finalerdiak ziurtatu dituzte, orain finalera iristeko borrokan.

Bizkaia Cup-i dagokionez, emaitzak desberdinak izan ziren. Pala motzeko pilotariek ezin izan zuten Zierbenara egin zuten bisitan irabazi, Galipa taldearen aurka 40-34 galduz. Larruzko paletan, Zallaren aurka 35-18 irabazi genuen, Mungian jokatutako partidan. Jaialdi berean, gazteen eskuko bikoteak Ortuellako Danok Lagunak klubaren aurka galdu zuen 07-22. Modalitate honetan, baina senior mailan, B bikoteak ez zuen Orozkoraino bidaiatu behar izan Olgetan klubaren aurka jokatzeko, bere pilotari baten lesioagatik. C bikoteak, aldiz, Leioara joan behar izan zuen igande arratsaldean, Hartzak klubaren aurka jokatzeko, partidua 22-9 irabaziz.

Maiatzak 16


Hemos acabado un fin de semana más lleno de partidos, a parte de la final de paleta goma segunda, de diferentes campeonatos que os los comentamos a continuación.

Primero comencemos con el Torneo Interpueblos, en el cual, caímos eliminados por Galdakao por 4-2 en el cómputo global. En los partidos del viernes en Galdakao, los cadetes volvieron a ganar, esta vez 22-11. En juveniles y senior se volvió a perder, 22-9 y 22-1 respectivamente.

Por otra parte, en Campeonato de Euskadi de Clubs tuvimos partidos en Mungia el sábado por la mañana. La pareja de paleta cuero se enfrento al club Galipa de Zierbena, al cual venció 35-26, manteniendo todas las esperanzas para clasificarse para la siguiente fase del campeonato. Por otra parte, la pareja de paleta goma se enfrento al club alavés de Amurrio, ganando 25-19. Con este partido, se aseguran las semifinales, luchando ahora por llegar a la final directa.

En cuanto al Bizkaia Cup, los resultados fueron dispares. Los pelotaris de pala corta no pudieron vencer en su visita a Zierbena, contra el club Galipa, el cual nos gano 40-34. En paleta cuero, ganamos contra Zalla 35-18, en el partido jugado en Mungia. En ese mismo festival, la pareja de mano juvenil perdió contra el club Danok Lagunak de Ortuella 07-22. En esta modalidad, pero en categoría senior, la pareja B no tuvo que viajar hasta Orozko para enfrentarse al club Olgetan, por lesión de uno de sus pelotaris. En cambio, la pareja C tuvo que desplazarse el domingo a la tarde hasta Leioa, para enfrentarse con el club Hartzak, ganando su partido por 22-9.

Maiatzak 16