EUSKARALDIA

20 noviembre 2020

 

Gaur hasten da EUSKARALDIA, gure DANAK BAT P.A. kluba ARIGUNEA izango da gaurtik abenduaren 4ra arte.

Zoritxarrez, entrenamenduak bertan behera geratu dira ekimen hau garatu ahal izateko, baina klubeko zuzendariak eta pilotari batzuk ekitaldi honetan murgilduta egongo dira datozen 15 egunetan.

 

ARIGUNEA: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak).

 

AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

 

BELARRIPREST: Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.