I. EMAKUMEZKOEN URREZKO PALA: Zozketa eginda

22 mayo 2024

 

Mungiako pilotalekua galaz jantziko da Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketaren I. edizioa hartzeko. Txapelketa, Udalak, Danak Bat P.A.-k eta Innpalak antolatua, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Mungian jokatuko da oso-osorik, lau hitzordutan: lehenengoa datorren ostiralean izango da, maiatzaren 24an; bigarrena eta hirugarrena, maiatzaren 31n eta ekainaren 7an, hurrenez hurren; azken jardunaldia, berriz, ekainaren 16an izango da, finala eta hirugarren eta laugarren postuekin. Aipatzekoa da hitzordu guztiak 19:00etan hasiko direla, amaierako jardunaldia izan ezik, 11:00etan hasiko baita.

Horrela, txapelketaren lehen edizio hau gaur egungo euskal palistarik onenetako eta zaharrenetako batzuek jokatuko dute, Saez, Etxaniz edo Irazustabarrena bezalako protagonistekin. Horrela, gizonezkoen Urrezko Pala Txapelketaren formatu berarekin, txapelketa bikote aurrelariak eta atzelariak tartekatuz garatuko da. Aurreko palistak hauek izango dira: Amaia Irazustabarrena, Nagore Martin, Irati Purroy eta Haizea Salanueva; atzelariak, berriz, Naroa Saez, Leire Etxaniz, Maialen Landajo eta Garazi Eizmendi.

Horrela, datorren ostiralean, maiatzak 24, hasiko da txapelketa: Irazustabarrena-Saéz Salanueva-Eizmendi-ren aurka; eta, Purroy-Etxaniz Martín-Landajo-ren aurka. Bestalde, ekainaren 16an, 11:00etatik aurrera, jakingo da nortzuk diren Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketako lehen irabazleak. Halaber, gainerako pilotariek hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte egun horretan bertan.


El frontón de Mungia se vestirá de gala para acoger la I edición del Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa. El campeonato, organizado por el  Ayuntamiento, el club Danak Bat P.A. e Innpala, en colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia, se disputará íntegramente en Mungia en cuatro citas: la primera será el próximo viernes, 24 de mayo; la segunda y la tercera jornada, serán 31 de mayo y 7 de junio, respectivamente; mientras que la última jornada, será el próximo 16 de junio con la final y el tercer y cuarto puesto. Cabe destacar que todas las citas arrancarán a las 11:00 horas.

De esta manera, esta primera edición del torneo la disputarán algunas de las mejores y más veteranas palistas vascas de la actualidad, con protagonistas como Sáez, Etxaniz o Irazustabarrena. De esta manera, con el mismo formato que el Urrezko Pala Txapelketa masculino, el torneo se desarrollará intercalando parejas dealneteras y zagueras. Las palistas delanteras serán: Amaia Irazustabarrena, Nagore Martín, Irati Purroy y Haizea Salanueva; mientras que las zagueras serán: Naroa Saéz, Leire Etxaniz, Maialen Landajo y Garazi Eizmendi.

Así, el próximo viernes 24 de mayo arrancará el campeonato con los partidos que enfrentarán a Irazustabarrena-Saéz contra Salanueva-Eizmendi; y, Purroy-Etxaniz contra Martín-Landajo. Por su parte, el 16 de junio a partir de las 11:00 horas, será cuando se conozca a las primeras ganadoras de la I edición del Emakumezkoen Urrezko Pala Txapelketa. Asimismo, las pelotaris restantes jugarán ese mismo día el tercer y cuarto puesto.

 

Txostena-Dossier